Matxura Arrasateko ur hornidurako sare nagusian

2022/09/30
Udalak eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu ezohiko egoera hau zuzentzeko

Joan den astelehenean, irailak 26, matxura bat gertatu zen Arrasateko ur hornidurako sare nagusian, Nafarroa etorbidearen parean, Bergaratik udalerrira sartzeko gunean. Matxuraren ondorioz, hornidura zerbitzu orokorra egoera larrian dago.

Matxuraren egunetik, udalak eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu ezohiko egoera hau antzeman, baloratu, planifikatu eta zuzentzeko, eta probintziako beste erakunde batzuekin (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ur Partzuergoa) harremanetan jartzeaz gain, irtenbiderik onena bilatzeko.

Une honetan, ordezko hornidura ahalbidetzen duten lanak kudeatzen ari gara, ordezko hornidura hori prest dagoenean konponketa egin ahal izateko.

Ezinbestekoa da matxuratutako eroanbidea zerbitzuan jarraitu ahal izatea, eta, horretarako, jasaten duen presioa murrizteko neurriak hartu behar ditugu. Horren ondorioz, gerta liteke noizean behin hornidura irregularrak ematea.

Horregatik, herritarrei eskatzen diegu ura behar bezala eta arduraz erabiltzeko, pazientzia eta lankidetza izateaz gain.