"Memoria partekatu baterantz 1936-1956" liburuaren aurkezpena

2019/02/14
Kulturate bete egin zen liburuaren aurkezpenerako

2017ko irailean, Arrasateko Udaletxean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osaturiko Memoria eta Bizikidetza mahaiak, udalerrian 1936-1956 garaian gertatutakoaren memoria lanketa egiteko enkargua egin zion Intxorta 1937 Elkarteari. Azken hilabete hauetan egindako lana, “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ, Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa” liburuan jaso da.

Liburu honek, Intxorta 1937 Elkarteak hamarkadatan egindako lanketak, ikerketak eta bestelako liburuak izan ditu oinarri.

Bi liburu dira memorairen inguruan Udalak argitaratu dituenak, eta biak Udalaren argitalpenen atalean eskuragarri daude.