Mendekotasuna: egoera zailak maneiatzeko ikastaroa

Udaleko Gizarte Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du, SENDIAN programaren barruan.

SENDIAN programa adindu ezinduak zaintzen dituzten familien beharrei erantzuteko sortu zen.

Programa honen barruan, "Mendekotasuna duten pertsonengan zailtasun egoerak maneiatzen" ikastaroa antolatu da.

Ikastaroaren xehetasunak honako hauek dira:

  • Data: 2015eko urriak 6,8,13,15,20 eta 22
  • Ordutegia: 16:00-18:30
  • Hizlaria: Silvia Camio  (Psikologoa)
  • Hizkuntza: Gazteleraz
  • Lekua: Kulturateko Loramendi  gelan
  • IZENA EMATEKO: Arrasateko  Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamenduan edo BAZeko bulegoan irailaren 25a baino lehen. Plaza mugatuak