Mendi Tourra: Mendizaleentzako zine proposamena
Bilboko Mendi Film jaialdiko filmerik onenetarikoak ekarriko dituzte laugarren urtez Arrasatera. Udalak eta Besaide Mendi elkarteak elkarlanean, aukeratu dituzte aurten ere Amaia Antzokian emango dituzten filmeak; ekaladari eta eskiari buruzkoak izango dira.
Film luze bat eta bi labur
Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin erakutsiko dira Amaia antzokian Valley Uprising film luzea eta Icefall eta Afterglow film laburrak. Lehenak kontatzen du Yosemiten egindako eskalada baten historia, 98’ irauten du eta Mendi Film Jaialdiko sari nagusia eta ikusleen saria irabazi zituen; dibertigarria eta erabat entretenigarria da hasieratik bukaerara.
- Icefall: Izoztutako ur-jauzietako eskalada, Norvegian eta gauez filmatutakoa da; protagonistak izen handiko eskalatzaileak dira, Europako izotz eskaladan trebeenetakoak: Dani Arnold, Stefan Siegrist eta Aljaz Anderle, horien artean. Izotz eskalada eta estetika hutsa maite dutenentzat aproposa. 4 minutuko iraupena du.
- Afterglow: 13 minututan, eski akrobatikoan munduan diren lau izar handienak eta misterioa uztartzen ditu film laburrak. Alaskan eta Kanadan grabatu zuten sei astetan.
Maiatza kulturaz blai dator
Mendi Tourraz ekingo diogu Arrasaten kulturaz blai datorren maiatza honi. Izan ere, aste honetan bertan zenbait ekitaldi izango ditugu: Hitzaldia, erakusketak, antzerkia, zinea edota Elkartasun Egunaren festa izango ditugu gurean. Musika doinuak maiatzaren amaieran iritsiko dira, baina proposamen azpimarragarriak izango dira.
Maiatzeko Kultura gida osorik ikusteko, hemen.
Albiste erlazionatuak
Arrasate Geroa Ganoraz
Kultura
- Bisita gidatuak antolatu dira arrasatearrentzat, Juan Arzamendi Musika Etxea ezagutzeko 2022/11/25
- ‘Heldu da kontua’ helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Maider Alcelay saritu du, eta kontaketa eskainiko du azaroaren 17an Arrasaten 2022/11/09
- Arrasateko Udalaren Juan Arzamendi Musika Etxea proiektuak 2 milioi euro lortuko ditu NEXT Generation funtsetatik 2022/11/03
- Udalak 17.550 euroko dirulaguntzak bideratu ditu Kulturolako erabiltzaileen ekipamendua hornitzeko 2022/10/27