Merkatariei zuzendutako erakusleiho ikastaroan izena emateko epea urriaren 13an amaituko da

2021/10/08
Card image cap
Urriaren 25 eta 27a eta azaroaren 3, 5, 8 eta 10ean izango da, 14:00etatik 16:00etara, Kulturaten, Jorge Malcorra adituak gidatuta eta helburu du erakusleihoak erakargarriak izateko gakoak ezagutaraztea merkatariei.

IbaiArte Merkatari Elkarteak eta Arrasateko Udalak erakusleiho ikastaroa antolatu du gabonetako kanpainari begira. Urriaren 25 eta 27a eta azaroaren 3, 5, 8 eta 10ean izango da, 14:00etatik 16:00etara, Kulturaten, Jorge Malcorra adituak gidatuta.

Ikastaroaren helburua da erakusleihoak erakargarriak izateko gakoak ezagutaraztea merkatariei. 12 orduko ikastaroa izango da, erakusleihoek arreta erakar dezaten beharrezko ezagutzak ikasteko. Ikastaroan, parte- hartzaile bakoitzak, norbere erakusleihoa osatzen duten elementuak diseinatuko ditu eta Gabonetako erakusleihoa garatzen lagunduko zaie.

Izena emateko aitziber@debagoiena.eus helbidera edota 688734149 WhatsApp zenbakira idatzi behar da urriaren 13a baino lehen. Doako ikastaroa da eta asistentzia mugatua izango da.