Migrazio-prozesuari lotutako bizipenak partekatzeko tailerra egingo da azaroko lau astelehenetan

2026/10/26
Migrazio-esperientziari buruzko solasaldiaren ostean, Arrasateko Udalak migrazio-prozesuarekin lotutako bizipenak lantzeko eta partekatzeko tailerra antolatu du azaroko lau astelehenetarako, migratutako pertsonei zuzenduta.
Migrazio-prozesuari lotutako bizipenak partekatzeko tailerra egingo da azaroko lau astelehenetan

Tailerrak entzuteko, adierazteko, ulertzeko eta elkartzeko espazio segurua eskaini nahi du. Bertan, parte-hartzaileek aukera izango dute sentitzen dutena izendatzeko, antzeko esperientziak bizi izan dituzten beste pertsona batzuengan beren burua ezagutzeko eta pertenentzia- eta identitate-zentzua berreraikitzeko.

Saioak azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dira, 17:30etik 19:30era, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Marisol Abreu psikologo sistemiko transpertsonalak eta Emakume Txokoko Loratzen, migratutako emakumeen ahalduntzerako topaguneko formatzaile eta bideratzaileak dinamizatuko du tailerra.

Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da: izenemateak.arrasate.eus webgunean edo 943 25 20 07 telefonora deituta.