Mondragon City Challenge-ren lehen edizioa, azken txanpan

2021/11/16
Card image cap
Gaur, azaroak 16, lehiaketan parte hartu duten guztiei harrera instituzionala egin zaie Kulturaten.

Mondragon City Challenge-ren I. edizioan bere garailea aukeratzear da. Arrasaten egoitza duen nazioarteko txapelketa da, gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzera zuzendua.

Azaroaren 19an, 11:00etan, Arrasaten Amaia antzokian, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren FINALA izango da; une horretan, finalistek beren enpresa proiektua defendatuko dute. Gaur, azaroak 16, harrera instituzionala egin zaie lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Guztira, 16 eta 24 urte bitarteko 279 parte hartzaile aurkeztu ziren, Txile, Kolonbia, Hego Korea, AEB, Mexiko, Zibabwe eta Espainiakoak. lehen hautaketa baten ostean, Azarok eta Saiolanek osatutako epaimahai tekniko batek egina, 18 talde sailkatu ziren enpresa proiektu kooperatibo bat garatzeko. Aurkeztutako ideiak banaka ebaluatu zituen epaimahai profesional batek, eta, bateratze lan baten ostean, kategoria bakoitzeko 3 talde finalistak zehaztu zituen.

16-18 urteko kategoria

  • Ag4 – Gipuzkoa
  • H2elios – Araba
  • Oitr – Gipuzkoa

Kategoria 19-24 urte

  • Lup - Gipuzkoa eta Araba
  • Legacy - USA Y Navarra
  • Astrokoop- Txile

Mondragon City Challengeko lehen edizioko talde irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • 16-18 urteko kateko irabazlea - Europara bidaia.
  • 19-24 urteko irabazlea - Hego Koreara bidaia (Seulgo Nazioarteko Kongresu Kooperatiboarekin batera).
  • 800 €-ko saria eskudirutan proiektu originalenari (finalistak ez diren taldeen artean erabakiko da).

Antolatzaileak: Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Enpresa Mentoreak: Laboral Kutxa, Eroski, Eika, Ecenarro, Rural Kutxa, Erreka, Nergroup, Leartiker eta Dikar.

Laguntzaileak: Alianza Cooperativa Internacional, Eroski, ASEkoop, Saiolan, Azaro Fundazioa, Arizmendiarrietako Lagunak Elkartea, Garaia Parke Teknologikoa eta Planeta Stem.