Mondragon City Challenge-k bere 4. edizioa aurkeztu du

2026/09/29
Irailaren 29an, asteartean, 10:00etan, Mondragon City Challenge Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboko Txapelketaren laugarren edizioaren aurkezpena egin da Kulturaten (Arrasate). Ekimena mundu osoko batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, eta taldeka beren proiektu kooperatiboa garatuko dute.
Mondragon City Challenge-k bere 4. edizioa aurkeztu du

Azken hiru edizio hauetan, Mondragon City Challenge-k honako mugarri hauek lortu ditu:

  • 374 talde
  • 1.100 parte-hartzaile
  • Garatutako 60 proiektu kooperatibo

Irabazleen aukeraketa 2027ko apirilaren 23an Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian izango da.

Ekimendun antolatzaileak:

  • Eusko Jaurlaritza, Arrasateko Udala, Euskadiko Kooperatiben Goien Kontseilua, Konfekoop, Mondragon Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Ekimendun laguntzaileak:

  • Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, ASEkoop, Saiolan, Leartibai Fundazioa eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea (ALE).

Enpresa mentoreak:

  • Eroski, Danobatgroup, Erreka, Laboral Kutxa, Fagor Electrónica, Fagor Healthcare, Onnera Group eta Lana.

Prentsa-aurrekoan zehar txapelketako alderdi aktibo desberdinek hartu dute hitza:

  • Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérezek eman die harrera bertaratutakoei.
  • Epaimahai teknikoaren izenean: Maider Errasti, Saiolango Proiektu Teknikaria.
  • Tutoreen izenean: Juan Mª Concha, Asekoop-eko zuzendaria.
  • Erakunde antolatzaileen izenean:
    • Konfekoop: Beñat Azurmendi, Irakaskuntza sektorialeko koordinatzailea.
    • Gipuzkoako   Foru    Aldundia:    Amaia    Arregi, Promozio Ekonomikoko zuzendari nagusia.
    • Mondragon Korporazioa: Iban Garate Garmendia, Komunikazioa.
    • Euskadiko Kooperatiben Goien Kontseilua: Santiago Merino, Kooperatiben Kontseiluko abokatu aholkularia.
    • Mondragon Unibertsitatea: Idoia Peñacoba, Idazkari nagusia.
  • Enpresa mentoreen izenean:
    • Eroski: Irune Mateo, Erakunde Harremanen arduraduna.
    • Danobatgroup: Andrés Mazkiaran, Soraluceko presidentea.
    • Rural Kutxa: Elizabeth Elkoroberezibar, Arrasateko bulegoa.
    • Fagor Electrónica: Oscar Arroyo, presidentea.
    • Onnera Group: Patxi Azpiazu, Errektore Kontseiluko presidentea.
  • Ekitaldiaren amaiera Maider Morras Arrasateko alkatearen eskutik egin da.

 

Datozen 7 hilabeteetan, txapelketa honako fase hauetan banatuko da:

  • 0. Fasea (Izen-ematea eta ideiari buruzko azalpena): Irailaren 17tik urriaren 25era
  • 1. Fasea (Epaimahai teknikoaren aukeraketa): Urriaren 26tik azaroaren 13ra
  • 2. Fasea (Proiektuaren garapena): Azaroaren 16tik otsailaren 16ra
  • 3. Fasea (Epaimahai profesionalaren ebaluazioa): Otsailaren 18tik martxoaren 17ra
  • 4. Fasea (Azken defentsaren prestaketa): Martxotik apirilera
  • 5. eta 6. Faseak (Elkarbizitza-astea eta Amaierako Ekitaldia): 2027ko apirila Informazio gehiago eta izen-emateak:

www.mondragoncitychallenge.com