Mugatu egingo ditu gobernu berriak aparkatzeko udal parking txartelak

2015/07/30
Udal Gobernu berriak erabaki du, aurreko legegintzaldietan langile eta zinegotziek egiten zuten parking txartelaren erabilera mugatzea

Udal baliabideen erabilera garden eta arduratsua egin nahi da eta irailaren 1etik aurrera, txartelen erabilera justifikatu beharko da, autoaren matrikula zenbakia identifikatuz

  • Txartelak bilerak edo osoko bilkuretara joateko erabili ahal izango dira soilik
  • Autoaren matrikula identifikatu beharra egongo da