Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea
Gero eta gazteago hazten dira umeak Internet-a, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak erabiltzen. Bereziki haurtzaroan bideo-jokoetara eta sare-sozial zehatz batzuetara bideratzen dute haien arreta, eduki digital hauek era kritiko batean baloratzeko gaitasunik gabe kontsumituz eta barneratuz.
Azaroa eta abendua bitartean Arrasate Herri Eskolako LH 4.mailako ikasleek eta Arizmendi Ikastolako LH 5. mailako ikasleek sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruko hausnarketa egingo dute SenTIKtuz programan parte hartuz.
Hausnarketa hau gurasoekin egitea ere garrantzitsua deritzogu, hori dela eta, abenduak 2an Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak.
Edukiak:
- Sare-sozial eta bideo-joko erabilienak: YouTube, Fornite,Tik Tok, Instagram...
- Mugikorraren, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera egokia egiteko estrategiak
- Emozioen kudeaketa testuinguru digitalean
- Interneten beste pertsona batzuekin dauzkaten harremanak osasuntsuak izateko irizpideak
- Genero estereotipoak, indarkeria matxista eta ziberjazarpena
Abenduaren 2an 18:00-20:00
6 - 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
Hizlariak: Ainhoa Arruabarrena eta Jone Zalduegi.
- Euskaraz: Kulturateko areto nagusian
- Gazteleraz: Kulturateko Loramendi gelan
Izena ematea azaroaren 28ra arte, hemen sakatuz.
Albiste erlazionatuak
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11
Gizarte Zerbitzuak
- Gurasoei seme-alaben hezkuntza-lanean tresnak eskaintzeko hitzaldi eta tailer ugari antolatu ditu Udalak 2023/01/18
- Atarte, mendekotasun arina duten pertsonentzako Eguneko Arreta Zerbitzu berria Arrasaten 2022/12/21
- Senegal ezagutzeko, ipuin kontaketa “Mundutik Arrasatera, Arrasatetik Mundura” egitasmoaren baitan datorren abenduaren 15ean Kulturaten 2022/12/12
- Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko ikastaroa 2022/11/17