Musakola kiroldegirako harrerako langile bat kontratatzeko hautaketa prozesua
2015/11/02
Lanpostua ‘administrazioko Informazio eta tramitazio agente’ bati dagokio eta, aurreikusitakoaren arabera, lau urtez luzatuko da kontratua, %75eko jardunaz. Izenak ostiralera arte (azaroak 6) eman daitezke
Arrasateko udalak lan-kontratu bat egingo du, errelebuzko modalitatean, 4 urteko iraupena izan dezakeena, Musakolako kirodegiko harrera-lekuan aritzeko.
Kontratuaren helburua Musakola kiroldegiko harrerako langile bat ordezkatzea izango da, %75eko jardunean, hura erretiro partzialaz egongo den lau urteotan.
Bete beharreko lanpostua ‘Administrazioko Informazio eta Tramitazioa Agente’arena da.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.
Izena emateko epea ostirale honetan (azaroak 6) amaituko da.
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- ‘Zerbitzu berezietako (C2)’ langile bi hautatzeko deialdia 2022/07/07
- Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du 2022/06/15
- Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. 2022/05/23
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12