Udalak LED luminariak jarriko ditu Musakolan Erretirodunen plazako argiztapena hobetu eta jasangarriago bilakatzeko
2020/10/06
4.000 argi puntutik 2.600 argi puntutan LED luminariak
Arrasateko Udalak Erretirodunen plazako argiztapena hobetuko du. Horrela, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko 2. Planaren (IDAE) barruan ezarritako argiteria osatuko da: 10 m-ko farola bat ordeztu eta bertan 4 proiektore ipiniko dira. Muntaia udal lantaldeak egingo du. Aurrekontua 6.025,80 euro da (BEZa barne).
Gaur egun, Arrasaten dauden 4.000 argi puntutik 2.600 LED luminariak dira jada. Led luminariek energia aurreztea ekarri dute; gainerako bonbillen aldean kontsumoa % 88 txikiagoa da, eta beren bizitza luzeagoa (ohikoena baino hiru aldiz handiagoa). Gainera, argiztapenak hobera egin du.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04
SHREC
- Uztailaren 20an hitzaldi bat egingo da komertzio txikiei Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba aurkezteko 2022/07/15
- Arrasate energia berriztagarrien hiri izango da apirilaren 27tik 29ra 2022/04/27
- Apirilaren 27, 28 eta 29an, SHREC proiektuaren baitan energia berriztagarrien inguruan, Arrasatek nazioarteko adituak jasoko ditu 2022/04/11
- Arrasateko Udalak martxan jarri du informazio kanpaina bat Arrasateko etxebizitzetan energia fotovoltaikoaren instalazioa bultzatzeko 2021/03/02