Musakolako kiroldegiko igerilekua itxita mantenduko da ustekabeko arazo batek eraginda

2010/12/03
Card image cap
Sabai izuna berritzeko lanetan sortu den arazoa dela eta, atzeratu egingo da igerilekua zabaltzeko aurreikusten zen epea

2010eko ekaina erdialdean Musakolako kiroldegiko eraikinaren erreforma lanak hasi ziren, tartean igerilekuaren berritze lanak. Hasierako aurreikuspena obra azaro erdialdean edo abendu hasieran amaitzea zen.

Azken lanak egiten ari direla - sabai izuna berritzeko lanak alegia - aurretiaz ezagutzen ez zen arazo bat sortu da eta horren eraginez igerilekua itxita mantenduko da egituraren egoeraren azterketaren ondorioak eta konponbidea ezagutu arte.

 

AUKEAKO zuzendaritzaren oharra