Musakolako kiroldegiko skateparkak sarrera librea izango du
Sarrera librea izango da, edonor joan ahalko da nahi duenean skateparkera, gune hau Arrasateko parke publiko bihurtuko delako. Hemendik aurrera, skateparkerako sarrera kiroldegiaren eta alboko eraikinaren artean dagoen bidetxotik izango da.
Azken lanak egiten ari dira gunea behar bezala egokitzeko eta aurreikusten da datorren ostiralerako (maiatzak 22) dena prest egotea.
Gipuzkoako skate txapelketa zapatuan
Maiatzaren 23an, Gipuzkoako II.Skate txapelketa osatzen duten bost lehiaketetako bat burutuko da Arrasaten, Musakolako skateparkean.
Goierri Roller Skate taldeak antolatu du lehiaketa eta parte hartu dezakete 6 urtetik 18 urtera bitarteko gipuzkoako skater guztiek. Parte hartzeko goroskt@gmail.com helbidera idatzi behar da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago hemen
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Kirol Azpiegituren Plana 2023an abiatuko da Iturriperen berritzearekin 2022/12/20
- Urriaren 9an Obenerreka Parkour parkean eskainiko den doako parkour ikastaroan aldaketak 2022/10/06
- Helduei zuzendutako bizikletan ibiltzeko ikastaroa Arrasaten urriaren 11tik 20ra 2022/10/06
- Igande honetan, urriak 9, doaneko parkour ikastaroa Obenerreka Parkour Parkean 2022/10/04