Musakolan aterpe berri bat egiteko aukera aztertu eta definitzeko partaidetza prozesua abian jarri du Udalak

2026/05/06
Card image cap
Bi lan saio egingo dira: maiatzaren 13an bata, eta, maiatzaren 20an bestea. Prozesu honen helburua teknikoki posible denaren eta auzokideek egokien ikusten duten lekuaren arteko elkargunea eta adostasuna bilatzea izango da.

Arrasateko Udalak Musakola auzoan aterpe berri bat jartzeko helburua duen partaidetza prozesua aurkeztu du. Prozesu honek bi saio nagusi izango ditu maiatzean zehar, bizilagunek proiektuaren zertarakoa eta kokapena adostu ditzaten.

Elkarguneak bilatzea helburu

Mikel San Miguel, Auzoetako zinegotziak, proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du:

"Musakolako bizilagunen aspaldiko aldarrikapena da aterpe hau izatea, eta guretzat lehentasunezkoa da eskaera horri erantzuna ematea. Hala ere, prudentziaz jokatu behar dugu; teknikariek adierazi digute ezin dela edonon eraiki, baldintza tekniko eta juridiko zehatzak bete behar direlako. Beraz, prozesu honen helburua teknikoki posible denaren eta auzokideek egokien ikusten duten lekuaren arteko elkargunea eta adostasuna bilatzea izango da".

Bi saio, bi galdera nagusi

Parte hartzeko prozesua Musakolako Jubilatu Elkartean egingo diren bi bileratan egituratuko da:

  • saioa: Maiatzak 13, 18:00 - 19:30. "Zertarako aterpe bat?". Lehen saio honetan, aterpe berria zertarako nahi eta behar den hausnartuko da.
  • saioa: Maiatzak 20, 18:00 - 19:30. "Eta aterpe bat non?". Bigarren saioan, aterpea kokatzeko 5 aukera posibleren gainean gogoeta egingo da. Kokapen bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertuko dira, bizilagunen lehentasunak jasotzeko asmoz.

Aurretiko lan teknikoa

Saio hauetara iritsi aurretik, Udalak lanketa sakona egin du Hirigintza Sailarekin eta Musakolako auzo elkartearekin. Hirigintzako arduradunek kokapen ezberdinen bideragarritasun tekniko-juridikoa aztertu dute, aukera eta muga bakoitza herritarrekin partekatzeko prest izateko.

Udalak Musakolako bizilagun guztiak deitzen ditu prozesu honetan parte hartzera, auzoarentzat hain garrantzitsua den azpiegitura hau guztion artean adosteko.