Musikarik gabeko barrakak Arrasaten, Santamasetan eta Gabonetan, domeketan, 2 orduz

2022/11/30
Ospakizunek irauten duten bitartean, 17:00etatik 19:00etara, barrakek musikarik gabe jardungo dute.

Arrasateko Udalak azokariekin batera adostu du barrakak musikarik gabe arituko direla Maiatzaren Lehena plazan jartzen den jolas esparruan, Santamasetan eta Gabonetan, domeketan, 17:00etatik 19:00etara. Helburua da espektro autistako alterazioak dituzten eta arazo sentsorialak dituzten pertsonek ere aukera izatea atrakzioez gozatzeko.

Kultura zinegotzi Juan Ramon Mendietak (EAJ-PNV) eta Berdintasun zinegotzi Johanna Sanchezek (PSE-EE) nabarmendu dutenez, "aurten lehen urtea da halako ekimen bat Gabonetan egiteko, eta, bereziki, lortu gura dugu barrakak inklusiboak izatea haur guztien gozamenerako".

Azpimarratu dutenez, barraka eremutik musika eta ikus-entzunezko beste estimulu batzuk ezabatzean, gehiegizko estimulazio sentsoriala saihesten da, eta gunea eskuragarriagoa eta inklusiboagoa egiten da TEA duten edo asaldura neurosentsorialak dituzten pertsonentzat.

Autismoa duten haurren ezaugarrietako bat da ez dutela bereizten zarataren hizketa, eta, beraz, ohi baino altuagoa den edozein soinuk deserosotasun handia sortzen die, baita antsietate krisia ere. Horregatik, askotan atrakzio azokak autismoa duten pertsonen aurkako lekuak dira. Neurri honekin horri egin gura diogu aurre.