Naiara Errasti Otañoren ‘Dragoi dantza’ izango da 2022ko San Joan jaietako irudia
2022/05/23
Guztira 10 lan aurkeztu dira lehiaketara
Aurten bai, aurten Arrasatek San Joan jaiak ospatuko ditu. Udala prestaketa lanetan murgilduta dago eta jada eman du ezagutara jaien eta eskuko programaren irudi izango den kartela: Naiara Errasti Otañoren ‘Dragoi dantza’ lana izango da San Joan jaien irudi.
Hala erabaki du San Joan jaietako kartel lehiaketaren epaimahaiak: Juan Ramon Mendieta Garay Kultura eta Euskara zinegotzia, Amaia Bengoa Kulturateko pintura irakaslea, Itsaso Garai Txatxilipurdi elkarteko ordezkaria, Marta Izagirre Arrasate Musikaleko ordezkaria eta Antonio Murillo ARTgazki elkartearen ordezkaria. Guztira 10 kartel aurkeztu dira lehiaketara.
Albiste erlazionatuak
Jaiak
- 231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko 2022/06/20
- Arrasaten erroldatuta dauden 80 urteko pertsonei omenaldia egingo zaie ekainaren 24an 2022/06/15
- Haur Danborradak 60 traje berrirekin desfilatuko du zapatuan, ekainaren 18an 2022/06/15
- San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik ekainaren 15era arte 2022/06/14