NANa eta pasaportea Arrasaten tramitatzeko bigarren hitzordua jarri dute abenduaren 10ean

2025/11/10
Card image cap
Argazkia: Rudy and Peter Skitterians - Pixabay
Berriki iragarri zen azaroaren 18ko hitzorduko txanda guztiak ordu gutxi batzuetan agortuta, bigarren hitzordu bat jarri dute abenduaren 10erako, 32 txandekin, aurrekoan baino 16 gehiago. Izen ematea zabalik dago webgunean edo BAZen.

Aldarrikapen historikoa da Nortasun Agiria edota pasaportea Arrasaten tramitatzearen eskaera. Hori errealitate izango zela iragarri zuten Udalak eta Gobernu Ordezkaritzak  datorren azaroaren 18an, Estatuko Gobernuaren Ordezkariordetzak martxan jarritako administrazio-izapiderako unitate mugikorrarekin. Hitzordu horretako txanda guztiak ordu gutxi batzuetan agortuta, bigarren hitzordu bat jarri dute abenduaren 10erako, 32 txandekin, aurrekoan baino 16 gehiagorekin.

Arizmendiarreta plazan kokatutako unitate mugikorra

Gobernu estatalak martxan jarri duen unitate mugikorra abenduaren 10ean itzuliko da bigarrenez Arrasatera. Guztira 32 txanda egongo dira, Nortasun Agiria edo pasaportea egiteko, aurrekoan baino 16 txanda gehiago. 9:00etatik 13:30era izango da erabilgarri.

Izen emate eta baldintzak

Dagoeneko posible da hitzordua hartzea BAZeko bulegoetan edota online esteka honetan abenduaren 8ra arte, hau izango da azken eguna izena emateko. Bertaratzen denak hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.

Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.