"Nik sinesten dizut" liburuaren aurkezpena

2020/03/10
Card image cap
Bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua. Samara Velte egilearekin izango da, martxoak 17, asteartea, 18:30ean Kulturateko Areto Nagusian izango da eta euskaraz emango da

Nik sinesten dizut ez da 2016ko San Ferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.