Nordic walking ikastarorako izena emateko epea zabalik

2015/02/18
Card image cap
Bi larunbatetako ikastaroa egingo da, hiru eta bi orduko saioekin. Otsailaren 28an eta martxoaren 14an egingo dira saioak eta plaza mugatuak dira.

Nordic walking-a makil bereziekin ibiltzeko teknika da, hankez gainera gorputzaren goialde osoa mugiarazten duena. Bereziki diseinatutako makil batzuekin egiten da eta era lehun eta atsegin batez eragiten du onura gorputz osoan.

Ibil daitekeen edozeinentzat da aproposa teknika hau eta bereziki bizkarreko arazoak, osteoporosia edo gaixotasun kronikoak dituzten nagusientzat eta, baita ere, gainpisua dutenentzat.

Kirolariek ere erabiltzen dute teknika hau, euren entrenamendu plana osatzeko.

Musakolako kiroldegiko instalazioetan Nordic walkingeko ibiltariak hartuko ditugu otsailaren 28an, 09:30etatik 12:30ak bitartean, eta martxoaren 14an, 09:30etatik 11:30ak bitartean.

Interesatuek izena eman Musakolako kiroldegian edo 943 77 16 77 telefonoan.