Obenerrekako frontoian egongo den Parkour Parkearen diseinua herritarrek aukeratuko dute

2021/03/17
Martxoaren 18tik apirilaren 11ra luzatuko da partaidetza prozesua. Udalak 3 diseinu prestatu ditu. Hona hemen zer bide dagoen bozka emateko: BAZen eta Kulturaten, eta online www.arrasate.eus atarian.

Arrasateko Udalak Pakour parke bat eraikiko du Obenerreka frontoian. 2019an Haurren Kontseiluak proposatutako ekimenetako bat izan zen. Udalak, eskaera horri erantzunez, proiektua landu du 2020ko aurrekontuarekin, eta 2021eko aurrekontuan partida bat ezarri du parkea bera exekutatzeko.

Parkourra, freerunning ere deitua, entrenamendu diziplina bat da, oinarritzen dena gorputza eta burua garatzean mugimenduaren, erronken eta esplorazioaren bidez. Konbinatzen ditu korrika egitea, salto egitea, igotzea eta karraskatzea bezalako jarduerak, praktikatzen dutenei bidean duten edozein oztopo gainditzen uzteko. Jarduera dibertigarria eta sortzailea da, non parte hartu dezaketen adin, genero eta gaitasun maila guztietako pertsonek. Praktikatzen dutenek beren trebetasunak esploratzen dituzte eskura duten arkitektura erabiliz, eta lan egiten dute etengabe, batetik, erronka berriak  aurkitzeko eta, bestetik, beren ingurunera egokitzeko modu berriak aurkitzeko.

Proiektua garapen fasean dago, eta udalak prozesu bat jarriko du abian martxoaren 18an, herritarrek parkearen diseinuan parte hartzeko. Arrasatearrek aukera izango dute iritzia emateko apirilaren 11ra arte.

Udalak 3 diseinu prestatu ditu. 3 diseinuetan bilatu da parkea edonork erabiltzeko modukoa izatea, eta egokitu daiteke praktikatzaile guztien mailara eta esperientziara.

Bide bi daude bozka emateko: fisikoki BAZen eta Kulturaten, eta eta online. Parte hartu dezakete 16 urte edo gehiagoko arrasatearrek. Proiektu bakoitzaren azalpen bideoa hemen duzu.

Une honetan proiektua idazten ari dira. Udalaren asmoa da proiektua exekutatzeko lizitazioa egitea 2021eko azken hiruhilekoan, eta parkea eraikitzen hastea 2022aren hasieran. Lanek iraungo lukete 4 hilabete inguru. Aurreikusitako aurrekontua da 200.000 euro inguru. Behin betiko inbertsioa lizitazioaren emaitzak finkatuko du.

Arrasaten halako ezaugarriak dituen lehen gunea izango da, lehen parkea gizabanakoaren mugitze gaitasunean oinarritua. Eraikuntza berri honekin, Obenerreka ingurua osorik biziberrituko da, aisialdirako eta kirolerako gune gisa.