Ongizate emozionalaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Arrasateko Udalak hainbat eragirelekin elkarlanean

2026/10/14
Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuak, ACABE, AGIFES, ASEPADUAL eta Katearen Loturak elkarteekin eta Ediren Osasun Kooperatibarekin elkarlanean, ongizate emozionalaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu dute hainbat gairen inguruan.
Ongizate emozionalaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Arrasateko Udalak  hainbat eragirelekin elkarlanean

Hitzaldiak urritik ekainera bitartean izango dira eta honakoak dira lehenengo biak:

  • Urriak 27, asteartea, 18:00etan: Gazteria eta mendekotasunak: substantziak, jokabideak eta zentzuaren bilaketa.

Hizlaria: EDIREN Osasun Kooperatibako, Alain Urra Ibáñez de Sendadiano, psikologoa.

Hizkuntza: gazteleraz

  • Azaroak 12, osteguna, 18:00etan: Zergatik eskatzen diot hainbeste neure buruari? Ikasi presioa alde batera uzten eta zeure burua ondo tratatzen.

Hizlariak: ACABE elkarteko, Mari Jose Arruti eta Yolanda Iglesias, psikologoak.

Hizkuntza: gazteleraz

  • Azaroak 26, osteguna, 18:30ean: Lekuz kanpo uzten gaituzten bizitzako krisiak: bizitzak abisatu gabe norabidea aldatzen duenean.

Hizlaria: EDIREN Osasun kooperatibako Haizea Marijuan Bengoa, psikologoa.

Hizkuntza: euskaraz

Urtarriletik aurrera, hilean behin egingo diren hitzaldietan, besteak beste honako gaiak landuko dira: Terapiara joatea; Haserrearen eta amorruaren kudeaketa; psikofarmakoen eginkizuna; estigma; nola eraiki laguntza harremana; estigma bikoitza, patologia duala eta emakumeak.