Oraindik badago lekua Hizkuntza Eskola Ofizialean 2025-2026 ikasturterako

2025/10/22
Card image cap
Alemana, frantsesa eta ingelesa daude eskaintzen artean.

Aurten ere, Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialak Arimazubi plazan daukan gela desplazatuan abiatu dute ikasturtea eta oraindik leku batzuk geratzen dira libre.

Ikasturte osorako prezioa, azterketa barne, 72,36 eurokoa da. Azterketarako bi deialdi daude, maiatzean eta irailean eta agiri ofizialak eskuratu daitezke. Izena emateko, deitu 943 89 92 75 telefono zenbakira edota idatzi eoieibarheo@gmail.com helbidera.

Alemana, frantsesa eta ingelesa

Hizkuntza Eskola Ofizialetik adierazi dutenez,  talde guztiak daude martxan, guztira bederatzi talde (alemanean talde bat, frantsesean 2 eta ingelesean 6),  baina oraindik badaude plaza libreak:

  • Alemanean: B2.1 mailan
  • Frantsesean: A1 eta A2 mailetan.
  • Ingelesean lekua dago A2, B1, B2.1, B2.2n eta C1ean.

Aurten ingelesezko B2.2 maila erdipresentzial modalitatean ere eskaintzen da, hau da, klasea asteartean eta beste egun batean etxetik, nahi denean, Moodle plataformaren bitartez

Informazio gehiago

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Hizkuntz Eskolakin. Informazio gehiago esteka honetan:

https://eoieibarheo.hezkuntza.net/eu/inicio1