Ordutegi berezia izango dute abuztuan zehar udal zerbitzuek, eta TAO etengo da hilabete osoan zehar
2026/07/27
Arrasateko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die abuztuan zehar udal zerbitzu batzuen ordutegiak aldatu egingo direla udako oporraldiari egokitzeko.
- Herritarren Arreta Zerbitzua (BAZ)
Abuztuan zehar, BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua) izango da erreferentziazko lekua edozein kudeaketa egiteko, Udaletxeko harrera zerbitzua itxita egongo baita.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara. Larunbatetan itxita.
- TAO bidezko aparkalekuak
Abuztuan zehar TAO zerbitzua eten egingo da. Abuztuaren 1etik 31ra arte (biak barne), ez da ordaindu beharko herriko TAO guneetan aparkatzeagatik.
- Musakolako kiroldegia
Abuztuan Musakolako kiroldegia izango da kirol zerbitzua eta aisialdiaz gozatzeko gunea. Udako ordutegiarekin funtzionatuko du: egunero egongo da zabalik, etenik gabe, 9:00etatik 21:00etara. Uarkapeko kiroldegia, urtero bezala, itxita egongo da abuztuan.
- Biblioteka
Bibliotekaren ordutegia ere abuztuko beharretara egokituko da: 9:00etatik 14:00etara.
- Herribusa
Herribusak abuztuko ordutegia izango du bi lineatan.