Ordutegi berezia Kiroldegietan Aste Santuak direla-eta

2018/03/26
Musakolako kiroldegia apirilaren 2 arte goizez bakarrik egongo da zabalik eta 3tik 6ra, goizeko 9etatik gaueko 21etara. Uarkapeko gimnasioa berriz, itxita egongo da apirilaren 8 arte eta Iturripek ere ateak itxiko ditu apirilaren 2 arte.

Merezitako opor egunak hartuko dituzte askok eta askok hurrengo egunetan Aste Santuak direla-eta. Kirol Instalakuntzek ere, festa egun berezi horietara egokitzeko ordutegi bereziak izango dituzte, bai Aste Santuari dagokionez eta baita Pazko Asteari dagokionez ere.

Hori horrela, Iturripeko kiroldegia itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 2a arte (biak barne). Uarkapeko gimnasioak ere itxita edukiko ditu bere ateak ostegun honetatik apirilaren 8a arte (biak barne) eta Musakolako kiroldegia Aste Santuan, hau da, martxoaren 29tik apirila 2a arte, goizez bakarrik egongo da zabalik eta apirilaren 3tik 6ra, asteburuetako ordutegia izango du.

Musakola:

  • Martxoaren 29tik apirilaren 2a arte:
    • 09:00 – 14:00
  • Apirilaren 3tik 6a arte:
    • 09:00 – 21:00

Iturripe:

  • Martxoaren 29tik apirilaren 2a arte (biak barne) ITXITA

Uarkape:

  • Martxoaren 29tik apirilaren 8a arte (biak barne) ITXITA

Gogoratu, bestalde, kirol eremuak, instalakuntzak itxi baino 30 minutu itxiko direla beti moduan. Hala ere, edozein zalantza edukiz gero, lasai asko deitu dezakezue 943 25 20 30 zenbakira eta bertan lagunduko dizuete.