Ostegunean 11:45etan, Realeko neskak Arrasateko Udaletxean

2019/05/15
Card image cap
Arrasatera etorriko dira lortutakoa arrasatearrekin partekatzera

Bihar, osteguna , 11:45etan pleno aretoan Espainiako Erregina Kopa irabazi berri duten errealeko neskak Arrasateko udaletxean egongo dira lortutakoa arrasatearrekin partekatzera.

Udal plenoan 5 minutuko hitzak izango ditugu eta ondoren balkoira irtengo dira Realeko neskak. 

Herriko plazara etortzeko eta beteta izan dezagun deia luzatu nahi dugu, merezi duten aitortza egiteko.