Ostegunean amaituko da plan orokorraren erakusketa

2015/01/19
Urtarrilaren 22a izango da erakusketa bisitatzeko azkeneko eguna.

Arrasateko udal antolamenduaren plan orokorra ikusteko azken eguna datorren osteguna, urtarrilaren 22a, izango da. Erakusketa urtarrilaren 8an ireki zen eta tarte honetan jende dexente gerturatu da plan orokorraren nondik norakoak ezagutzera. Aipatu behar da planaren agiria nahiko teknikoa dela eta horregatik erakustetan udal langile bat dagoela bisitariei planaren zehaztapenak ulertzen laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Goizez eta arratsaldez zabaltzen da erakusketa, goizez 12:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Sarrera Sebero Altubetik dauka, San Frantzisko elizaren ondoan dagoen atetik.

Erakusketa amaitu ondoren, interesatuek Udaletxean bertan kontsultatu ahal izango dute dokumentua eta baita Udalaren weborrian ere (klikatu hemen).

Dagozkion alegazioak BAZ-en aurkeztu beharko dira, hortarako azkeneko eguna urtarrilaren 27a izango delarik.

Plan orokorraren erakusketa