Egubakoitz honetan, maiatzak 5, XIX. Musikaldia hasiko da Arrasate Musikalen kontzertuarekin

2023/05/02
Card image cap
Guztira, arrasatearrek eta bisitariek 6 kontzertu izango dituzte aukeran maiatzaren 14ra arte.

Maiatzaren 5etik 14ra Arrasatek XIX. Musikaldia ospatuko du. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordu bihurtu da. Hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako ekitaldiekin, eta gaur egun Arrasateko musikarien erakusleiho ere bihurtu da, bai bakarlarientzat, bai musika taldeentzat. Aurten, adibidez, Arrasate Musikal Orkestra izango da bertan.

Arrasatearrek eta bisitariek 6 kontzertu izango dituzte aukeran maiatzaren 14ra arte. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxea berriaren auditorioan, estreinakoz.

XIX. Musikaldiaren egitaraua:

  • Maiatzaren 5ean | 19:30 | San Frantzisko eliza: ARRASATE MUSIKAL ORKESTRA SINFONIKOA. Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Emparanzak, Arrasate Musikal akademiaren zuzendari eta sortzaileak. Orkesta hori 12 eta 20 urte bitarteko 30 bat gaztek osatzen zuten. Gaur egungo Orkestrak 2009ko Udaberriko Musikaldian eman zuen lehen kontzertua.
  • Maiatzaren 6an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioa: LES SYLVAINS ENSEMBLE. 2015ean hasi zen lanean, kideak Musikenen ikasten ari zirenean. Urte hauetan, Armelle Morvanek eta Arrate Zubigarayk antzinako musikara bideratu dute beren karrera, maisu garaikide ordezkatuenen masterclassak jasoz. Bikoteak, besteak beste, Arabako Antigua Musika Astean, Fringe Utrecht Oude Muziek Festival jaialdian eta MusaE 2018 proiektuan parte hartu du, Cerralbo Museoan eta Eskulturaren Museo Nazionalean kontzertuak emateko.
  • Maiatzaren 7an | 19:30 | San Frantzisko eliza: AEQUUS ENSEMBLE. 10 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Aequus Ensemblek hainbat proiektu artistikotan parte hartu du, A. Vivaldiren Gloria, G.B. Pergolesiren Stabat Mater, W.A. Mozarten Requiem edo G. Faureren Requiem programetatik musika garaikideraino, hala nola Ola Gjeiloren Sunrise Mass. Euskadiko hainbat tokitako musikariz osatutako taldea, hasieratik Aitor Biain Bidartek zuzentzen duena, Ganbara Faktorian integratu da duela gutxi, eta, koru taldeekin duen lankidetza alde batera utzi barik, programa propioak gauzatzeko ibilbideari ekin dio.
  • Maiatzaren 12an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioa: CADENZA QUARTET. Partaideak: Diego Levices Sanz, saxofoi sopranoa, María Ortiz Pozo, saxofoi altua, Claudia Carballo González, saxofoi tenorra, eta Jorge Esteban Larreina, saxofoi baritonoa.
  • Maiatzaren 13an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioa: DUO SAMOUIL OKIÑENA. TATIANA SAMOUILek ibilbide polifazetikoa du: bakarlari gisa jotzen du orkestra ospetsuenekin, mundu osoko ganbera-musikari gisa parte hartzen du jaialdietan eta irakasle ospetsua da. San Petersburgon jaioa, Tatianak Moldavian ikasi zuen eta ondoren Moskun. JOSU OKIÑENA pianista eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Maiatzaren 14an | 19:30 | San Frantzisko eliza: SUHAR ABESBATZA. Suhar ahots grabez osatutako abesbatza bat da eta 2018ko udazkenean hasi zuen ibilbidea, kantu koralean eskarmentu handiko ahotsak elkartu eta maila goreneko formazio mota honetarako errepertorioa lantzeko. Esteban Urzelai Eizagirre zuzendariak bultzatutako proiektua da, abesbatzen munduan duen esperientzia zabalarekin, Suhar bere proiektu pertsonal bihurtu nahi duena. Proiektu honetan Amaia Zipitria pianistak ere parte hartzen du.

Ikusi programa bere osotasunean