Otalora Lizentziatua kaleko zebrabide argiztatua konponduko dute bihar, eta, ondorioz, trafikoan eragina izango du.
2026/02/11
Konponketa lanek oinezkoen eta herritarren segurtasuna bermatzeko egingo dira.
Bihar, otsailak 12, Otalora Lizentziatua kalean dagoen zebrabide argiztatua konpontzeko lanak egingo dira, Kulturate atzean kokatutako zebrabidean.
Zebrabideak 12 argi-puntu ditu, eta horietatik 8k ez dute funtzionatzen; gainera, argiak pizten dituen zentsorea ere hondatuta dago. Egoera honek herritarren segurtasunean izan dezakeen eragina kontuan hartuta, konponketa lehenbailehen egitea erabaki da.
Lanek trafikoari eragingo diote, eta 8:00etatik 16:00etara txandakako pasoa ezarriko da, bertan egongo den langile batek trafikoa bideratuta.
Arrasateko Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu.