Otsailaren 17tik 21era Aratusteak Arrasaten

2023/02/10
Card image cap
Arrasateko 2023ko Aratusteetako kartel lehiaketaren irabazlea Izaro Sanchez aretxabaletarra izan da.

Inauteriak (Aratusteak) otsailaren 17tik 21era ospatuko dira Arrasaten. Arrasateko 2023ko Aratusteetako kartel lehiaketaren irabazlea Izaro Sanchez aretxabaletarra izan da eta, beraz, berak egindako kartela izango da aurtengo Aratusteen irudia.

Hona hemen egitaraua:

OTSAILAK 17, EGUBAKOITZA

18:30 Arrasate Musikaleko ikasleen Inauterietako kontzertua Amaia antzokian.

OTSAILAK 18, ZAPATUA

12:00 PREGOIA Biteri plazan etxafuegoen jaurtiketarekin. Gero, DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.

13:00 SARI BANAKETA Herriko plazan. Sariak:

  1. 1. Kuadrillarik onena - Urdaiazpikoa+plaka+1.000 €
  2. 2. Karrozarik onena - Urdaiazpikoa+plaka+500 €
  3. 3. Kuadrilla gazterik onena - Urdaiazpikoa+plaka+300 €
  4. 4. Tabernarik onena - Urdaiazpikoa+plaka+300 €
  5. 5 Bakarkako mozorrorik onena - Garaikurra+Gazta+150 €

18:00 ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin, kaleetan zehar.

19:00 KATANGA DUB taldearen KONTZERTUA, janariz eta edariz lagunduta, Seber Altube plazan, eta horren ostean DJak eta BERBENA LATINA, gaueko 12:00ak arte, Amerika elkarteak antolatuta.

19:30 eta 22:30 DANTZALDIA, IRATZAR taldearekin, Herriko plazan.

OTSAILAK 19, DOMEKA

19:30 VAIVEN taldearen “FAMILIA SAREKADA” ANTZEZLANA, Amaia antzokian.

OTSAILAK 21, MARTIZENA

17:00 MOZORRO DESFILEA Biteri plazan.

17:00 TOMAXEN ABENTURAK pailazoak “BI IPUIN”  ikuskizunarekin, Amaia antzokian.

17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.

19:30 DISKOFESTA, NEMUX talderaekin, Herriko plazan.

21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Kulturolatik 20:30ean abiatuta, eta erdialdeko kaleetan ibili ostean, Herriko plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

Jarraian DISKOFESTA, NEMUX taldearekin, Herriko plazan.