PACO SAN MIGUEL IRABAZLE ESKULTURA LEHIAKETAN

2006/10/17
Card image cap
Paco San Miguelen Esferaren Aztarna lanak irabazi du eskultura lehiaketa. Eskultura saritu hau ondorengo hilabeteotan Biteri plazan jarriko da. Lehendik ere artista honek badauka eskultura bat Arrasaten Maiatzaren 1 plazan, hain zuzen ere. Epaimahaia: Urriaren 11n bildu ziren epaimahaiko kideak: Ignacio Lakunza (alkatea), Javier Gantxegi (Fagor) eta Javier Gonzalez de Durana (Artiumeko zuzendaria). Lan saritua aukeratzeko, kontuan izan zuten besteak beste, proiektuaren kalitate artistikoa, teknika eta materiala, berrikuntza eta sormena, proiektuaren helburuekin duen erlazioa eta aurrekontua. Erabakia hartzerakoan herritarren botoek epaiaren %30 balio zuten.

Argazkian ikusten den moduan, eskulturak bi osagai ditu: kare harriz eginiko esfera bat eta honen azpian material berdinez eginiko losa.

Esferaren Aztarna proiektuaren filosofia jakiteko sakatu HEMEN

Herritarren partaidetza
Aipatu behar da, irailaren 15 eta 22 bitartean Monterronen lehiaketara aurkeztu ziren lanak ikusgai jarri zirela eta herritarrek lanik onena bozkatzeko aukera izan zutela. Egun horietan guztira 600 boto jaso ziren.