Pintore, igeriketa monitore eta sorosleen lan poltsak sortuko ditu Udalak

2018/03/26
Oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke

Arrasateko Udalak pintore, igeriketa monitore eta sorosleen lan poltsak sortzeko oinarri-arauak onartu ditu. Orohar hauek izango dira lan postu horien zereginak:

-Pintorek  pintura lanak , hiri altzari eta udal eraikinen inguruan.

-Igeriketa monitoreek  igeriketa eskolak prestatu eta eman

-Sorosleek udal igerilekuetako erabiltzaileen segurtasunaz eta osotasun fisikoaz arduratu

Aipatu oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke, “Lan Eskaintza Publikoa”  atalean.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaiek martxoaren 24tik apirilaren 13 arteko epea daukate izena emateko, BAZen edo udal webgunean.