Pintura ikastaroetarako matrikulazioa irekita
2014/09/15
Kulturaten ematen diren pintura ikastaroetarako matrikulazio epea irekita dago gaurtik aurrera, hilaren 19ra arte
2014/15 Pintura Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 15etik 19ra, arratsaldeko 5etatik 7etara KULTURATEKO Pintura Gelan bertan (sarrera Sebero Altube Plazatik).
Irakaslea Amaia Bengoa (Arte Ederretan Lizentziatua) izango da, eta klaseak hilaren 22an hasiko dira, gehienez ere 20 pertsonako taldeekin.
IKASTAROAREN PREZIOA:
- Helduak 145 € (3 ordu astean irailetik ekainera)
- Umeak 75 € (1,5 ordu astean irailetik Ekainera) eta larunbatetan 96 € ( 2 ordu irailetik ekainera). Gutxieneko adina 7 urtekoa da.
KLASEAK:
- Lanegunetan 5etatik 8etara
- Larunbatetan 11etatik 13etara
INFORMAZIO gehiago Kulturaten: 943252025
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22