Zapatu honetan, irailak 17, tomate sasoia dela aprobetxatuz, bertako produktuen azokan pizza tailer bat eskainiko da
Arrasateko Udalak pizza tailer bat antolatu du zapatu honetan, irailak 17, Seber Altube plazan egingo den bertako produktuen azokan. Tailerra 11:00etan hasiko da, eta 6 urtetik gorako neska-mutikoentzat izango da.
Tailerra Ortutik Ahora elikadura agroekologikoaren elkarteak bideratuko du. Tomate sasoia dela aprobetxatuz, elkarteak hemengo eta sasoiko produktuak sustatu gura ditu pizzak egiterako orduan. Pizzak egingo dira azokako produktuak erabiliz, eta azokan bertan prestatu eta dastatu ahal izango dira. Gainera, parte hartzaileek eroan ahal izango dute etxean pizzak egiteko behar duten guztia.
Tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Horretarako, 943 25 20 00 telefonoan edo https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ webgunean eman daiteke izena.
Azokak ohiko ordutegia izango du (09:00-14:00). Eta beti bezala, erosketa tiketarekin otar baten zozketan parte hartu ahal izango da, eta aukera eskainiko da Biteriko parkinean ordu bian aparkatzeko.
Albiste erlazionatuak
Toki Garapena
- Gabonetako leihoen eta balkoien lehiaketa 2022 2022/12/26
- Gabonetako eskaparate lehiaketa 2022: sari banaketa. 2022/12/21
- Domekara arte, abenduak 18, bozka daiteke Arrasateko 32 saltokiren artean eskaparaterik onena 2022/12/14
- 1.000 euro arteko sariak eskura daitezke 2022ko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan 2022/11/30