Postre eta gozoki lehiaketa baserritarren azoka egunean

2015/11/09
Card image cap
Azaroaren 21eko baserritarren azokan eskualdeko lehen postre eta gozoki lehiaketaren epaia egingo da. Turismo Debagoienak antolatuta, Jardunaldi Gastronomikoen baitan kokatzen da lehiaketa hau.

Turismo Debagoienak,  Debagaraia Landa Garapeneko Elkarteak eta Arrasateko Udalak elkartuta antolatu dute lehiaketa hau, XXI. Jardunaldi Gastronomikoen baitan.  Prestatutako gozokiek  eduki behar dute denboraldiko produktu hauetako bi osagai gutxienez:  sagarra, gaztaina, hurra edo intxaurra.  Izena emateko azken eguna,  2015eko azaroak 16. Prestatutako errezetak azaroaren 21ean aurkeztu beharko dira, Seber Altube Plazan.  Bertan egunean, Arrasateko Baserritarren Azokaren baitan, lehiaketako epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren errezeta onenak, eta sarien banaketa egingo dute.

Lehiaketan parte hartzeko informazio zehatza hemen.