PREBENTZIO ETA GIZARTERATZEKO TEKNIKARIA aldi baterako hautazeko deialdia egin du Udalak

2016/06/23
Card image cap
Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak,ekainaren 17ko bileran, onartu zituen Prebentzio eta Gizarteratzeko teknikaria aldi baterako izendatzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak.

Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, betekizun hauek bete behar dira:

a) Titulazio akademiko hauen jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Medikuntza, Soziologia, Psikologia edo Pedagogiako lehen hiru ikasturteak gainditurik edukitzea, edo Maisu, Gizarte Laneko diplomatura eta Gizarte Hezkuntzako diplomadun tituluaren jabe izatea.

b) 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Hala ere, hautaketa prozesu honetan parte hartu ahal izango dute 3. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta dutenek, EAEko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72 zenbakia, apirilaren 17koa).

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek ekainaren 25etik uztailaren 4 arteko epea daukate izena emateko, BAZen edo udalaren webgunean.