San Juan jaiak 2009: Egitaraua

2009/06/23

Kaixo arrasatear guztioi,

Hemen gara berriro ere, jai egiteko gai garela erakutsiz. Ia ia hilabete haina hauteskunde igaro dugun arren, bizirik eta gogoz.

Aldi berean, aukerarik galdu gabe eta galbidea ekidinez.

Aurtengo herensugeak, krisiaren forma hartu bide du eta herriko plazaraino ezezik, etxe barrura ere sartu egin zaigu, bapatean.

Baina errementariok, berriro ere, egoerari aurre egiteko modua aurkituko dugu, ez gara alferrik lanabes egile; Piztiaren (Piztikrisiaren) suaz gorituko dugu burdina eta zailtasuna aukera bihurtzea lortuko.

Ez etsi; ez gaur, ez bihar ez etzi.

Har dezagun iniziatiba; geure erara, inor alboratu gabe, elkarlanean, Inor ahaztu gabe eta gugandik urrundurik daudenak gogoan.

Eta esandakoa: jai egiteko gai garenez,

ONDO PASAU.

Alkatea

Ikusi egitaraua