San Juan jaietako ekitaldietan izena emateko eta zozketetan parte hartzeko epea gaur eguerdian irekiko da
2026/06/05
Arrasateko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die gaur, ekainak 5, eguerdiko 12:00etan aktibatuko dela jaietako hainbat jardueratan parte hartzeko izena emateko aukera. Aurten ere, jaietako egitarauko ekitaldi esanguratsuetan parte hartzea bermatzeko hainbat prozedura jarri dira martxan.
Izen-emateko bideak
Izen-emate guztiak helbide honetan egin beharko dira: izenemateak.arrasate.eus edo, bestela, BAZera jota. Berrikuntza gisa, Errementari dantza balkoitik ikusteko zozketan parte hartzeko bi kanal egongo dira: udal webgunea eta Udal APPa.
Ekitaldiak eta epeak
Jarduera bakoitzak bere jarraibide eta epe propioak izango ditu:
- Udaletxeko balkoien zozketa: Haurren danborrada, nagusien danborrada eta Errementari Dantza Udaletxeko balkoitik ikusi nahi dutenek ekainaren 5etik 9ra (biak barne) eman beharko dute izena. Zozketa ekainaren 10ean egingo da.
- 80 urtetik gorakoen omenaldia: Ekainaren 24an egingo den omenaldirako izena emateko epea gaur hasi eta ekainaren 15era arte luzatuko da.
- Kantu afaria: Ekainaren 19an izango da eta izen-emateak ekainaren 5etik 9ra bitartean egingo dira. Kontuan izan behar da plazak mugatuak direla (535 lagun) eta izena eman ahala beteko direla.
- ‘Zeuk iñ zeuk jan’ bazkaria: Tradiziozko bazkari autogestionaturako izena emateko epea ere ekainaren 5etik 9ra izango da. Guztira 1000 lagunentzako lekua egongo da.
Epe horiek amaitutakoan lekurik libre geratuko balitz, berriz ere irekiko litzateke izena emateko aukera kantu afarirako eta 'Zeuk iñ zeuk jan' bazkarirako. Udaletik herritarrak animatzen ditugu jaietako ekitaldi hauetan parte hartzera.