San Juan jaietan ekintza sinboliko bakarra egingo da

2020/06/19
Covid-19ak eragindako egoera dela eta San Juan jaiak ezingo dira normaltasunez ospatu. Hori horrela, ekintza sinboliko bakarra egongo da jaietan parte hartze duten eragile guztien elkarlana islatuko duena.

Koronabirusak hankaz gora jarri ditu ekitaldi publikoak eta bereziki herritar asko batzen dituzten jaiak eta ospakizunak, tartean Arrasateko San Juanak. Horrela,  segurtasun eta higiene neurri guztiak kontutan hartuta eta jaiak normaltasunez ospatu ezingo direla ikusita San Juan jaietan ekintza sinboliko bakarra egitea adostu dute Udalak eta eragileek. Ekintza sinbolikoak urtero jaien antolaketa era kolaboratiboan parte hartzen duten eragile guztien elkarlana islatu nahi du eta horregatik eragileek parte hartuko dute sinbolikoki.

Ekitaldi bakarra ekainaren 23an izango da, gaueko 22:30ean hasita, Herriko plazan.

Goiena telebistan emitituko da zuzenean herriko plazara gerturatzeko aukerarik izango ez delako – segurtasun eta higiene neurriek eraginda - , publikora itxita egongo bait dira sarbideak. Honakoa izango da ikuskizunaren eskaleta:

22:30 Ttakun Txalaparta taldearekin  agurra

22:35 Sua piztea eragile guztien parte-hartzearekin

22:40 Lore Gazteak eta txikitxu-Arrostaitz taldeetako dantzariek San Juan Zortzikoa dantzatuko dute

22:45 Bertsolariaren agurra

22:50 Arrrasateko Udalaxpe Txistulariak

22:55 Arrasateko Trikitilariak

23:00 Arrasateko Gaiteroak

23:05 Tanborrada doinua:  Gora Arrasate – tanborradako kideen ordezkaritza  plazan

23:10 San Juan Himnoa Goikobalu abesbatzak abestuaz herriko bandera eta ikurrina jasotzean.

23:15 Ekintzaren amaiera

 

Egoera honetan  herriko jaien aldeko ekitaldi bereizgarri hau egiteko eragile guztien prestutasuna eskertu nahi da. Bide batez momentu zailak bizi izan dituzten arrasatear guztiei gertutasun mezua helarazi nahi zaie bereziki sentituak diren egun hauetan.