San Juanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko zozketak ba ditu irabazleak
Aurtengo 3 ekitaldiak balkoitik ikusteko, zozketa irekia egitea erabaki zuen Udalak, eta horretarako BAZeko bulegoan eta web orrian bertan izena emateko aukera eman zen. Ekitaldi bakoitzeko pertsonen kopurua 15 lagun eta bakoitzeko laguntzaile batekoa da, 30 lagun sartzen bai dira Udaletxeko balkoian.
36 pertsona eman dute izena, guztiak Errementarien Dantza aukeratu zutela; 36 horietatik 11 pertsonek Haurren Danborrada aukeratu zuten ere, eta 13k Helduen Danborrada.
Hau ikusita, zozketa Errementari Dantzarako bakarrik egin da, eta beste ekitaldietarako kopurua ez denez bete, ekitaldi hauetarako izena eman duten herritarrei aukera emango zaie balkoira igotzeko, nahiz eta Errementarien Dantzaren zozketan irabazlea suertatu.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22