SAN KRISTOBAL HILERRIA: NITXOETAN LURPERATUTAKO GORPUZKIAK ATERATZEA

2009/03/12
Idatzi honen bitartez biztanleriari jakinarazten zaio, San Kristobaleko hilerriko nitxoetan 1999ko lehenengo seihilekoan lurperatuak izan ziren hildakoen gorpuzkiak aterako dituela Arrasateko Udalak 2009ko irailaren 1etik aurrera.

Nitxoetatik atera behar diren gorpuzkien destinoaren inguruan 2009ko martxoaren 31erako Udalari ez bazaio ezer adierazi, ehortzen direnean Arrasateko San Kristobaleko hilerriaren denon hezurtegian utziko dira gorpuzki horiek.