Sanjuanak 2018 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak

2018/04/17
Card image cap
Irabazleak 750€ko saria jasoko du

Urtero bezala, aurten ere, San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, teknika librea izango da eta formatua bertikala. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2018 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.

Kartelak 2018ko maiatzaren 11a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.

Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.