Sanjuanak 2019 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
2019/04/09
Irabazleak 750€ko saria jasoko du
Urtero bezala, aurten ere, San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.
Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, teknika librea izango da eta formatua bertikala. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2019 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.
Kartelak 2019ko maiatzaren 10a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22