Arrasateko Udalak Sanjuanak 2023 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu 2022/04/13

2023/05/08
Card image cap
Irabazleak 750 €-ko saria jasoko du
Arrasateko Udaleko Kultura sailak aurten ere kartel lehiaketa antolatu du, San Juan jaiak iragartzeko.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian. Teknika librea izango da eta formatua bertikala. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2023 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.

Kartelak eroan behar dira 2023ko maiatzaren 15a baino lehen, 19:00etan, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua).

Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.