Santamas eguneko esku pilota partidurako sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai interneten, eta abenduaren 4an Uarkapeko leihatilan
2025/11/25
Binakako final laurdenak jokatuko dira Santamas egunean Uarkapen, Jaka-Iztueta eta P.Etxeberria-Rezusta arteko norgehiagokan. Partida abenduaren 22an izango da, astelehena, 18:00etan.
Sarrerak erosteko berrikuntzak izango dira: ostegunean jarriko dira salgai online, eta, abenduaren 4an, aurrez aurre Uarkapeko leihatilan.
Sarrerak internetez ostegun honetan
Ohikoa den bezala, sarreren zati bat online erosteko aukera izango da. Sarrera horiek www.entradasfronton.com webgunean egongo dira eskuragarri ostegun honetan, 12:00etatik aurrera. Partidaren egunean sarrerarik balego, Uarkapen bertan salduko dira ordubete lehenago. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu.
Abenduak 4 sarrerak Uarkapeko leihatilan
Sarreren beste zatia aurrez aurreko salmentara bideratzen ohi da, eta aurten, lehen aldiz, aurrez aurreko sarrera horiek Uarkapeko leihatilan salduko dira abenduaren 4an, 18:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu, eta esku dirutan ordaindu beharko da, ez da txartel bidezko ordainketa sistemarik egongo.
Binakakoa atarian
A Serieko final laurdeneko partida jokatu baino lehen, Bakaikoa-Lizeaga eta Murua-Eskuza arteko binakako partidak irekiko du hitzordua. 18:00etan hasiko da partida.