Santamas eguneko jairik izango ez bada ere, herriko eragileek eta udalak hainbat ekintza antolatu dituzte
Osasun egoera dela-eta Santamas eguneko feria bertan behera utzi behar izan da. Hala ere, kultura eragileen, kultura elkarteen, Santamas Komisiñuaren eta udalaren artean, prebentzio eta segurtasun neurri guztiak beteta, ekintzez osatutako egitaraua antolatu da. Abenduaren 17an hasita, urte amaiera bitarte, izango dira kontzertuak, hileko 3. zapatuko baserriko produktuen azoka, trikitixa eskolaren emanaldia, pilota partidak… Hona hemen egitarau zehatza:
ABENDUAREN 17AN, EGUBAKOITZA
- 17:30ean, “Lezetxiki Neardentalen lurraldea” erakusketa, Kulturaten, klaustroan. Zabalik egongo da 2022ko apirilaren 9ra arte. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 17:30-20:30.
- 19:00etan, Santamas pilota txapelketako finalak, Uarkape pilotalekuan.
- 22:00etan, AGAKO DJ SET, Gaztetxean
ABENDUAREN 18AN, ZAPATUA
- 10:00-12:00, GRABATU tailerra Kulturaten, Loramendi gelan. Artelanak ezagutu, jakintzak elkarbanatu eta irudiak sortzeko modua praktikara eroatea. Helena Azkarragaurizarren eskutik. 10 urtetik gorakoentzat. Parte hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko, bidali Whatsapp bat 717 71 49 33 telefono zenbakira, abenduaren 17a baino lehen.
- 09:00-14:00, Hilaren 3. zapatuko baserriko produktuen azoka, Seber Altube plazan.
- 11:00etan, talo ikastaroa, Ereindajan topagunean, Ereindajanen eskutik.
- 11:30-13:30, jostailuen truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik, Biteri plazan.
- 18:00etan, EMAKUME* eta LGTBIAQ+ kolektiboko kideentzat jaialdi ez-mixtoa Morborrekin batera, Gaztetxean.
- 19:00etan, Trikitixa eskolaren emanaldia, Herriko plazan.
- 20:30ean, Leire eta Pello kontzertu akustikoa, Herriko plazan.
ABENDUAREN 19AN, DOMEKA
- 11:00etan, Padel eta Tenis txapelketen finalak, Musakolako kiroldegian.
- 12:30ean, Txorbelaren kontzertua, San Frantzisko elizan.
- 19:00etan, “Erresistentzia arazo fisikoa da” antzerkia, Belen Nevadoren eskutik, Gaztetxean.
- 19:30ean, bertso saioa, Amaia antzokian Bertsolariak: Saioa Alkiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Amaia Agirre. AEDk antolatuta.
ABENDUAREN 21EAN, MARTITZENA
- 18:30ean, Etxafleroak
- 19:00etan, “PRAKABELTZ” txerriaren aurkezpena, Herriko plazan.
ABENDUAREN 22AN, EGUAZTENA
- 11:00-14:00/16:00-20:00 Gabonetako artisautza azoka, Seber Altube plazan.
- 17:30ean, Profesional mailako pilota partidak, Uarkape udal pilotalekuan. Eskuz binakako txapelketa BENGOETXEA VI-LARUNBE vs ARTEAGA-ARETXABALETA eta URRUTIKOETXEA-ARANGUREN vs ELEZKANO-ZABALETA. Sarrerak: aurrez 20 euro; leihatilan 25 euro. Sarrerak salgai Monte eta Buenuena tabernetan.
- 20:00 Txerri zozketa, Herriko plazan.
ABENDUAREN 23AN, EGUENA
- 11:00-14:00/16:00-20:00 Gabonetako artisautza azoka, Seber Altube plazan.
- 19:30ean, Kontzertua: RUPER ORDORIKA, Amaia antzokian.
ABENDUAREN 24AN, EGUBAKOITZA
- 11:00ean, “LEUNEKO” seikotearen (gaita, metala eta perkusioa) emanaldiak, herriko hainbat gunetan (Euskal Herria plaza, Iturbide, Herriko plaza eta Arbolapeta).
- 11:00-14:00 eta 16:00 -20:00 Gabonetako artisautza azoka, Seber Altube plazan.
- 18:15ean, Olentzeroren irteera. Ibilbidea: Musakola, Gipuzkoa etorbidea, Otalora, Zarugalde, Uribe auzoa, Loramendi kalea, Arimazubi, San Andres, Maiatzaren lehena plaza eta Txaeta.
- 19:00etatik aurrera, Goikobalu abesbatzaren Gabonetako kantaldia, kalean zehar.
ABENDUAREN 31N, EGUBAKOITZA
- 13:00etan, Arrasate Musikaleko Musika Bandaren kontzertua, Amaia antzokian.
- 18:30ean, Txorbela Otxotearen emanaldia, Herriko kaleetan zehar.
OHARRA: COVID egoera kontuan izanik, egitarauak aldaketak izan ditzake.
Albiste erlazionatuak
Jaiak
- 231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko 2022/06/20
- Arrasaten erroldatuta dauden 80 urteko pertsonei omenaldia egingo zaie ekainaren 24an 2022/06/15
- Haur Danborradak 60 traje berrirekin desfilatuko du zapatuan, ekainaren 18an 2022/06/15
- San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik ekainaren 15era arte 2022/06/14
Kultura
- Kulturola, 2022ko obrarik onenetako bat AV Arquitectura aldizkariaren iritziz 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22