Santamasak 2010, erakusleiho lehiaketa

2010/12/09
Card image cap
Abenduaren 15 baino lehen Kultura Sailean izena ematen duten Arrasateko denda guztiek hartu ahal izango dute parte

Udaleko Kultura sailak urteroko Santamasak 2010 Erakusleiho Lehiaketarako deia egin du. Lehiaketa  abenduaren 16tik aurrerakoa egingo  da, eta kontuan hartuko diren alderdiak hauek izango dira: irudimena, originaltasuna, mezu publiziatarioaren baliagarritasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta Santamas eta gabon giroarekin duen zerikusia.

Sariak honela banatuko dira:

  • 1. saria: plaka eta 300  €
  • 2. saria: plaka eta 250 €
  • 3. saria: plaka eta 200 € (Ibai-Artek emana)

 

Oinarriak ikusi