Santamasetako erakusleiho lehiaketa

2018/11/29
Card image cap
2018ko Santamas erakusleiho lehiaketan abian da eta aurten hainbat berrikuntzekin dator. Bi sari berri sortu dira, “herritarren saria” eta “auzoetako saria” eta sarien zenbatekoak ere handitu egin dira. Gainera, aldaketa txiki batzuk daude oinarrietan.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik izango da abenduak 14 arte:

 

Sariak hauek izango dira:

  • 1. saria: plaka eta 500 €
  • 2. saria: plaka eta 350 €
  • 3. saria: plaka eta 250 € (Ibai-Artek emana)
  • Auzoko erakusleiho onenaren saria: plaka eta 250 €
  • Herritarren saria: plaka eta 300 €

 

Abenduaren 17tik 20ra herritarrek aukera izango dute erakusleiho onenaren saria bozkatzeko. Botoa ematen dutenen artean zozketatuko da 100 €ko bono bat Arrasateko edozein komertziotan gastatzeko.