Santamasetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dira

2019/12/16
Card image cap
Herritarren bozketan izandako botoen emaitza eta epaimahaiak eztabaidatutako erakusleiho zerrenda bat etorri dira. Epaimahaiak mahai gainean jarritako komertzioen izenak eta herritarrak bozkatutako lehenego zortzi komertzioak bat datoz. 1.415 herritarrek parte hartu duten bozketan.

2019 Sariak:

1. saria: plaka eta 600€ - ALTUNA lurrindegia

2. saria: plaka eta 400€ - TRASKILON animalientzako ileapaindegia

3.saria: plaka eta 300€ - BELUN opariak eta argazkilaritza (Ibai-Arte merkatarien elkarteak emandako saria)

Auzoetako saria: plaka eta 300€ - OIHAL mertzeria

Herritarren saria: plaka eta 300€ - AMAIA ALBES moda diseinatzailea

Amaia Albesek 313 boto jaso ditu, Altunak 201, Garek 179, Traskilonek 95, Lukok 74, Otamendik 61 eta Oihalek 57, besteak beste.