Santamasetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

2019/11/29
Card image cap
Aurten gainera sarien zenbatekoa igo egin da eta herritarren saria bozkatzen dutenen artean 100 euroko bost bono zozketatuko dira

Zabalik dago epea parte hartzeko Santamasetako eskaparate lehiaketan, abenduaren 14a arte.

Lehiaketan parte hartzeko, izena eman beharko da: Udaleko Toki Garapenaren sailean (943 25 20 17 – nlazpiur@arrasate.eus), BAZen, udal webgunean edo Merkataritzako bulego teknikoan (943 79 30 90 – aitziber@debagoiena.eus).

Lehiaketako baldintzei erreparatuz, erakusleihoek jarrita egon beharko dute gutxienez abenduaren 15etik 31ra bitartean eta behin epe hori amaituta, epaimahai bidez aukeratuko dira erakusleiho saridunak. Epaimahaia Ibai-Arteko ordezkari batek, diseinuan aditua den pertsona batek eta udaleko ordezkari batek osatuko dute.

Sariak ondorengoak izango dira:

  • 1. saria: plaka eta 600 €
  • 2. saria: plaka eta 400 €
  • 3. saria: plaka eta 300 € (Ibai-Artek emana)
  • Auzoko erakusleiho onenaren saria: plaka eta 300 €
  • Herritarren saria: plaka eta 300 €

Era berean, herritarren saria bozkatzen dutenen artean 100€ko bost bono zozketatuko dira Arrasateko edozein saltokitan gastatzeko. Kasu honetan, bozka udal webgunearen edo Ibai-Arteko webgunearen bitartez eman beharko da. Bozkatzeko epea abenduaren 16tik 19ra izango da.

Sari banaketa abenduaren 20an egingo da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.